Tolosa, elikadura katearen hiriburu
Kalitatezko elikaduraren zentroa

Kalitatezko elikaduraren hiriburu gastronomikoa

"Garapen polo bat eremu geografiko (1) bat da, non jarduera industrialen (2) kokapena sustatzen den, eremu geografiko (3) zabalago batean jarduera ekonomikoa bultza dezaten."
Proiektuak ikusi


( 1 ) TOLOSA
( 2 ) ELIKADURA INDUSTRIA
( 3 ) EUSKADI

Eliker ekosistema ireki bat da, elikadura katearen parte diren enpresa eta eragileak biltzen dituena. Harreman sare hori da bere bereizgarri nagusiena.

Elkarrekin jorratzen dira sektorearen etorkizuneko erronkak, aliatu estrategikoen laguntzarekin, merkaturatze estrategia berriak landuz, eta garapen jasangarri baterako proiektuak gauzatuz. Horretarako, Tolosaldea eta, bereziki, Tolosa, elikadurarekin lotutako enpresa parke bihurtu nahi da.

Zutabe nagusiak

· Elikadura katearen elkarlanaren estimulazioa: teorikatik praktikara

· Merkaturatzea

Lan lerroak

Industria-jarduerak, Formakuntza, Digitalizazioa, Ekintzailetza,
Berrikuntza

Prozesua

1. ESTIMULATU

(sinergiak sortu, motibatu)

2. GARATU

(proiektuak, formazioa, ikerketa)

3. SUSTATU

(industria eta ekonomia)

Tolosa eta Tolosaldea,

kalitatezko elikadura katearen erreferente
Diagnostiko erreal bat.

Elikadurarekin zerikusia duten 100 enpresatik gora daude Tolosaldean: nekazari eta abeltzainak ez ezik, sukaldariak, ekoizleak, upategiak, kontserba lantegiak, banaketa enpresak, industria, banaketa eta garraio enpresak...Orotara elikadurarekin lotutako 1.890 lanpostu zuzen daude, eskualdeako biztanleriaren %4a.

Tolosa eta bere elikadura ekosistema.

Gastronomia da, ziur aski, kultur sorkuntzarekin batera, Tolosaren ikur nagusia. 1256. urtetik etenik gabe astero egiten den Azokari zor zaio hori, baita kokapen estrategikoari ere. Erdigunean dira beti elikaduraren oinarri nagusiak: produktuaren jatorria eta ekoizteko modua, garaikotasuna, modu jasangarrian ekoiztea, osasuna...

Jomuga: nora goaz?

Eskualdearen garapen jasangarria gauzatzea, elikadura ardatz izanik

Tolosaldea landa izaerako eskualdea da, berdea eta natur-baliabide ugarikoa, non baserriek presentzia handia duten, eta puntako elikagaiak sortu eta jaten diren. Hain zuzen, kalitatezko elikadura bada, etorkizunera begira, Tolosaldearen indargune nagusienetako bat, ezinbestekoa da, teknologia eta berrikuntza txertatzerako orduan, izaera hori ez galtzeko garapen jasangarria sustatzea.

Tolosa merkaturatze gune estrategiko bilakatzea

Aitzinatik horrela izan da. Bada, testuinguru berrietara egokituta, Tolosa elikaduraren merkatuan erreferente bihurtu nahi da: alegia, beste eremu batzuetako enpresek behar dituzten behar eta erantzunak Tolosan topatu ahal izango dira.

Bertako enpresen garapenean bidelagun aktibo bilakatzea

Sinergiak eratzeko eta elkarlana sustatzeko, sektoreko enpresek baliagarri sentitu behar dute ELIKER. Horretarako komunikazio zuzena izan nahi da eurekin: entzun, aholkatu, proposatu, elkartu, lagundu…

Elikadura katearen enpresa berrien errotzean erakunde aktibo izatea

ELIKER-ek eskualdearen errealitatearen argazki orokorra ondo ezagutzeaz gain, elikadura enpresa sarearekin harreman zuzena izango duenez, enpresa berrien hastapenerako lagungarri izango den eragilea izango da: harremanak egin, jakitera eman, eta hornitzaile edota bezero berriak egiteko zubi-lana egingo du.

Kontaktua

Non aurki gaitzakezu?

Oriaburu Eraikina
Pedro Tolosa pasealekua, 2
20400 Tolosa - Gipuzkoa